Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskal Jaia 1965az geroztik Eibarren: ekitaldi-zaparrada maiatzaren 19tik 27ra

2018/05/17
Martin Zalakain obra, Miren Narbaiza, Ezpalak, artisau eta baserritarren azoka… Denetik eta denontzat.

Euskal Jaia dugu herriko kultura-ekitaldirik antzinakoena, Klub Deportiboaren, Kezka Dantza Taldearen eta herriko beste hainbat elkarteren eskutik datorkiguna.

Ezpalak ere badakarkigu Jaiak, 2006az geroztik antolatzen ari den nazioarteko jaialdi ikusgarria, aurtengoan giza-dorreetan oinarritutakoa. Berantevillako herritarrek, Tarragonako Moixiganga, Tausteko Dancea, Ortzadar eta Kezka taldeek hartuko dute parte maiatzaren 27an dantza tradizionaleko ikuskizun berezi horretan.

Informazio gehigarria:

 

Dokumentuaren akzioak