Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskal Jaia Eibarren; Ezpalak nazioarteko jaialdia

2011/05/25
Aste honetan, maiatzaren 26tik 29ra, Eibarko Euskal Jaiaren 46. edizioa izango dugu Eibarren, urtero bezala ekitaldiz beteta eta jai-giro ederrarekin.

Aurtengoan,  Klub Deportiboaren eta Kezka Dantza Taldearen antolatze-lanari esker datozkigun  Euskal Jaiak,  herriko beste hainbat elkarteren laguntzarekin antolatzen direnak, "Ezpalak" ikuskizuna, bikotekako dantza soltea dakarkigu: Transilvania, Calabria, Auvergne, Asturias, Aragoi eta Euskal Herriko taldeak izango ditugu igandean Eibarren.   

Hala ere, astean zehar, Euskal Jaiak beste hainbat ikuskizun eta ekitaldi eder ere izango ditu: "Kalamuako Parlamentua" jokoari buruzko lehiaketa, umeendako jokoak eta jolasak Untzagan, Gozategiren emanaldia, Kantu Afaria, Artisau eta Baserritarren azoka...

Triptikoan informazio gehiago:

Euskal Jaia triptikoa 01

 

Euskal Jaia triptikoa 02

 

 

 

Dokumentuaren akzioak