Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskararen Eguna eta Toribio Etxebarriaren 125. urteurrena

2012/11/28
Toribio Etxebarria jaio zela 125 urte bete direnez aurten, euskararen murala, Lexikoiaren irakurketa etengabea, plaka eta hitzaldia: hori dena izango dugu datorren astelehenean, abenduaren 3an herriko elkarte, eskola, erakunde eta talde guztien laguntzari esker.

Jose Antonio Azpilikueta

Goizeko 9etan hasiko da alkatea Toribio Etxebarriaren Lexikoia irakurtzen;  ordu horretan jarriko da baita “eta kitto Euskara Elkartea”ren euskararen omenezko murala,  Jose Antonio Azpilikuetak prest utzi duena, irakurtzera datozenek   han nahi dutena idatzi edo marraztu dezaten.

Goiz erdiz, 11etan, Toribio Etxebarria jaio zen etxean, Txirio kale 6an, plaka bat jarriko da. Asmo horren bultzatzaile izan diren bertako etxejabeak aurrean daudela, “Eibar” eta  “Txikio kalia” bertsoak irakurriko dira. Eibarko Musika Eskolako Iker Sanz irakaslea eta Maite Garcia ikasleak zeharkako txirularekin errenazimenduko pieza bat joko dute.

Iluntzean, 7etan,  Serafin Basauri, Antxon Narbaiza eta Asier Sarasuarak amaiera emango diote irakurketari eta ondoren  berbetaldi ederrean jardungo dute Toribioren mundua gai eta  hizpide hartuta antolatu den mahainguruan. Aurrenik,   Antxon Narbaizak, “Toribio Etxebarria eta bere sasoiko euskalgintza” gaia jorratuko du, eta, ostean, Sarasuaren agindupean, sokatik tiraka arituko dira Narbaiza eta Basauri. 

 

Dokumentuaren akzioak