Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

EXFIBAR 2009: Erakusketa eta sariak. Arrate Filatelia Elkartea.

2009/12/01
Arrate filatelikoen elkarteak urte asko darama San Andres jaien inguruko erakusketa tematikoak egiten. Aurtengoa, Eibarko tren geltokiaren urteurrenaren inguruan egin du eta zigilu-bilduma

TxartelaAurtengo erakusketak Eibarko tren geltokia izan du ardatz eta gai nagusi: zigilua, kartazala... Eibarko Filatelikoen Elkarteak erakusketa ederra egin du eta 2009ko azaroaren 22an egindako bileran   XL EXFIBAR  honen epai-mahaia bildu zen José Ángel López,  Juan Manuel Cerrato, Urbano Pérez Zarandona, Ángel González Rodríguez eta Maria Begoña Imazek osatuta sariak banatzeko. Laguntzaileak: Isidro Rejo, Diego Aguilar, José Maria Ulacia, Enrique  Viruega  eta Josean Arbizu izan ziren.

Hona hemen sarituak:

SARI NAGUSIA
Pepita Pedrero - Zelandia One Penny 

A Taldea - Filatelia Tradizionala.
1º Luís Mª Domínguez -  Bartzelonako udaleko posta-tasak.
2º Javier de Sebastián - Andorra

C Taldea - Tematikoa edo gaikakoa:

1º Luís Alberto Pérez - reaktore komertzialak
2º Antonio Márquez - trenbidea denboran zehar
3º José Carlos López - baporezko nabigazioa
4º Feliciano Vez - aurkikuntza nautikoak
5º Francisca Martínez - eskultismoa -
6º Roberto Murga - trena eta trenbideak

E Taldea 
1º Julen Markoartu - Enterofilia, Txilekoa

I. Taldea
1º Antonio Tristan - Gabonak badatoz
2º Segundo Heredia - Henry Ford -
3º Moisés Hernández - Hiri-garraioak trenbidez
 
Grupo J-  Gazteena
1º Roberto Palomino - Cádiz eta uztailaren 18a -
2º Jorge Miguel Parada - ugaztun basatiak

Filatelia-Aurkezpena

Juan Gómez (Arrateko idazkaria), Fidel Sáez (Arrateko presidentea), Miguel de los Toyos (alkatea), Juan Manuel Cerrato (Federazioko presidentea), Gaizka Sola (Federazioko idazkaria).

Dokumentuaren akzioak