Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

"Fernando Beorlegui: gogoaren pintzelkada garratzak" erakusketa

2010/09/16
Portaleko erakusketa hau Fernando Beorleguiren (Campanas, 1928 - Eibar 2008) ibilbide artistikoari egindako aitorpenaren ondorioa da. Erakusketa honetan 100 obratik gora egongo dira ikusgai. Irailaren 17an zabalduko da urriaren 12ra arte.

Fernando Beorlegiren autoerretratua

“Fernando Beorlegui: gogoaren pintzelkada garratzak” erakusketaren helburua errealismo kritiko eta sozialean eta errealismo magikoan murgildutako artista paregabe honen obra modu sakonagoan ezagutzea da. 

Portalea kultura etxean izango dugu aukera, irailaren 17an hasi eta urriaren 12ra arte. Artistaren 100 lan baino gehiago izango dira ikusgai: margo-lanak, eskulturak, grabatuak eta marrazkiak.

FERNANDO BEORLEGI

Beorlegui margolari zoli eta kritikoa da, bere planteamendu plastikoekin harritzen gaituena, inor hotz uzten ez duena. Bere espazio piktorikoak beti dira apartekoak, eta figurazioaren barruan daude. Margolari bikaina, materialak, pigmentuak, teknikak eta ehundurak oso ondo ezagutzen dituena. Horrez gain, grabatzaile eta erretratu egile aparta izan zen.

Fernando Beorleguik Debako Eskolaren sorreran parte hartu zuen, Oteizak hala eskatuta. Pintura, grabatu eta eskultura irakasle izan zen, eta Azido grabatu taldearen sustatzaile Eibarren. Bere produkzioaren garairik oparoena Eibarren bizi izandakoa da. Bertan, Eibar aldizkarian, Arrate Kultur Elkartean eta “Gure Herria” elkartean gogoz hartu zuen parte. Bere azken lan idatzia Eibarko udalak editatutako “San Andres de Eibar” liburuaren hitzaurrea izan zen.

Informazio gehiago www.fernandobeorlegui.com webgunean.

Dokumentuaren akzioak