"Fernando Beorlegui: gogoaren pintzelkada garratzak" erakusketa
Fernando Beorlegiren autoerretratua
“Fernando Beorlegui: gogoaren pintzelkada garratzak” erakusketaren helburua errealismo kritiko eta sozialean eta errealismo magikoan murgildutako artista paregabe honen obra modu sakonagoan ezagutzea da.
Portalea kultura etxean izango dugu aukera, irailaren 17an hasi eta urriaren 12ra arte. Artistaren 100 lan baino gehiago izango dira ikusgai: margo-lanak, eskulturak, grabatuak eta marrazkiak.
FERNANDO BEORLEGIBeorlegui
margolari zoli eta kritikoa da, bere planteamendu plastikoekin
harritzen gaituena, inor hotz uzten ez duena. Bere espazio piktorikoak
beti dira apartekoak, eta figurazioaren barruan daude. Margolari
bikaina, materialak, pigmentuak, teknikak eta ehundurak oso ondo
ezagutzen dituena. Horrez gain, grabatzaile eta erretratu egile aparta
izan zen.
Fernando Beorleguik Debako Eskolaren sorreran parte
hartu zuen, Oteizak hala eskatuta. Pintura, grabatu eta eskultura
irakasle izan zen, eta Azido grabatu taldearen sustatzaile Eibarren.
Bere produkzioaren garairik oparoena Eibarren bizi izandakoa da. Bertan,
Eibar aldizkarian, Arrate Kultur Elkartean eta “Gure Herria” elkartean
gogoz hartu zuen parte. Bere azken lan idatzia Eibarko udalak
editatutako “San Andres de Eibar” liburuaren hitzaurrea izan zen.
Informazio gehiago www.fernandobeorlegui.com webgunean.
Dokumentuaren akzioak