Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Gaur bertan amaitzen da izenak emateko epea Untzagako dorre-etxe zaharreko arkabuzariaren zaharberritze-lanaren nondik norakoak ezagutzeko

2023/02/06
Otsailaren 10erako bisita-ordu bi daude: lehenengoa, 16:30ean (euskaraz); eta bigarrena 17:30ean (gazteleraz).

Untzagako dorre-etxeko arkabuzaria, goian, eskuman. Argazkia: Román Ortuoste (Eibarko Udal Artxiboa).

Otsailaren 10ean (ostirala) Untzagako dorre-etxe zaharreko balkoi nagusian zegoen arkabuzariaren burua eta tortsoa zaharberritzeko prozesuaren berri izateko, bisita bi antolatu dira, bata arratsaldeko 16:30ean (euskaraz) eta bigarrena 17:30ean (gazteleraz).

Izena emateko epea gaur amaitzen da. Hauxe da bete behar den formularioa.

Portaleko 3. pisuan, Giorgio Studer eta Miriam Cano adituek azalduko dituzte lan horren zertzelada guztiak.

Dokumentuaren akzioak