Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Gogoz, Bidez, Landuz: San Martinen hiru liburu

2012/03/02
Juan San Martinen Gogoz, Bidez eta Landuz liburuak digitalizatu eta sarera dakartzagu; hirurek daramate “gure herriko gauzak” azpititulua eta garrantzia handikoak dira gure herriaren parterik ezezagunenak ezagutzeko. Gogoz 1978koa da, Bidez 1981ekoa eta Landuz 1983koa.

Gogoz obraren sarreran egileak berak dioenez, Donostiako “Hoja del Lunes”ean bost urteren buruan argitaratutako artikulurik hautagarrienak batu ziren. Zazpi atal ditu bere 458. orrialdeetan: Etnografiaz, Historiaz, Arteaz, Musikaz, Hizkuntza eta Literaturaz, Oroitzapenez, eta Orotarik.

Bidez dugu hurrena. 484 orrialde eta zortzi atal, aurreko liburuaren atalei “Umorez” izenekoa gehituta. Egileak dio aurreko liburuaren jarraipena dela, egunkarian beste urte bitan  atera zituen testuak batzen dituena.

Azkenik, Landuz dugu, 415 orri eta aurrekoen bide beretik doana “eibartar-plaentziatar umore berezitik zertzelada batzuk gehituta.” San Martinek dio lan hauek “asmo handiegirik gabe” egin zituela, euskal kulturaren zabalkunde hutsagatik.

Hiru lan horiek Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintzialak atera zituen bere “Documento” bilduma barruan eta orain sarean jarri ditugu argitalpenen atalean.

 

Dokumentuaren akzioak