Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Hárek Umiak (Gerrako Eibarko umeak), kalean ipinitako argazkiak -geratzen direnak- martxoaren  3ra arte

2013/01/22
Azken hilean kalean egon den erakusketa hartatik, hamabi dira zutik geratu diren argazkiak, joan zen asteko haizeteak udaletxeko laurak (abegi-herrialde bakoitzeko ume bana) eta 'umeen' itzuleraren ikur legez Untzagako harmaila gainean zegoena eraman zituelako.

Beraz, martxoaren 3a arte jarraituko dute kalean Jarkov-eko umeak dituen Untzagako Jubilatu Etxearen fatxadako erretratua, Toribio Etxebarria kalean dagoen Inglaterrako etxearena (Spanish Children’s court, Bray Court) eta  Kakalardo ondoan dagoen burdinezko horman dauden umeenak dira geratzen direnak.

Bestalde, webgune honetan dagoen "Hárek umiak (Gerrako Eibarko umeak)" argazki-galeria oraindik gertu dago beste ‘ume’ haietako askoren argazkiak jasotzeko.

Dokumentuaren akzioak