Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Hasi dira herriko mugarri historikoak konpontzeko lanak Klub Deportiboko kideen gidaritzapean

2015/12/17
Ego Ibarra Batzordeko eta Klub Deportiboko kideak lanok egingo dituen enpresarekin bildu ziren mugarri bakoitzean egin behar den lana eta mendian kalterik ez egiteko erabiliko diren erremintak zehazteko

Santutxueta mugarria, 52 zenbakiduna, "1764" dauka zizelkatuta.

Bestalde, mugarriok jabetza pribatuko lursailetan daudenez, enpresako langileek aldean eramango dute Alkatetzaren agiri hau:

Alkatetza honek jakinarazten du agiri hau aldean daramatenek, Udalak kontratatu duen Belako enpresakoak berauek, hil honetatik (abendua) 2016ko maiatzera bitartean jardungo dutela mugarriak garbitzen, konpontzen eta mantentze lanak egiten.

Horregatik, lan horiek egiten dituzten bitartean, langileek mugarriren bat inguruan duten eremu pribatuetan aritu beharko dute (lursailak edo/eta finkak.”

Hauexek dira konponduko diren mugarriak:

  • 2 Arestiburu 1;
  • 13 Arrikurutz;
  • 23 Zabaleta 2;
  • 26 Pagadi beltza;
  • 36 Sutxuegi.
  • 44 Igartua zelai 1;
  • 45 Igartua zelai 2;
  • 46 Igartua zelai 3;
  • 48 Pagomakur;
  • 49 Santutxutrangua;
  • 52 Santutxueta;
  • 55 Sarroi;
  • 56 Sarroi 1;
  • 58 Bergaretxelarrea 1;
  • 59 Azurtzaiturriburua;
  • 66 Burdinkurutz;
  • 70 Katillukoa.

 

Dokumentuaren akzioak