Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

IK4 TEKNIKER: 260 ikerlari lanean dituela, gaur izango da inaugurazio-ekitaldi ofiziala

2013/04/10
Eibarko Teknologia Poloan daude instalazio berriak (Azitaingo industrialdearen Eriano aldean) eta Gipuzkoako Parke Zientifiko-Teknikoan txertatuta. 260 ikertzailek dihardute lanean. Gaur emango zaie instalazio horiei inaugurazio-ekitaldi ofiziala

Argazkia: IK4 TEKNIKER: eraikinaren barrukaldea

Eraikin osoak 28.000 m2ko azalera du. Instalazioetan dauden maila handiko ekipamendu zientifikoak eskaintza teknologikoaren gorengo puntan jartzen du Eibarko zentro hau enpresentzako eskaintza teknologikoari dagokionez.

Teknologia aplikatuaren ikerkuntzan eta hura enpresetara transferitzen 30 urteko esperientzia du IK4-TEKNIKER zentro teknologikoak, eta teknologia sozialaren eta osasunaren teknologiaren garapenean aurrera egiteaz gain, espezializazio-maila altua lortu du lau eremu handitan (Doitasun Ingeniaritza eta Mekatronika, Gainazalen Ingeniaritza, Ekoizpen Ingeniaritza eta Automatizazioa, eta Fabrikazio Teknologiak).

Sei solairu ditu egoitza berriak, egungo eta etorkizuneko industriaren eskariak asetzeko laborategiz eta ekipoz hornituak. Ekipamendu berrien artean daude areto zuria, areto espezializatuak eta azpiegitura bereziak; besteak beste, bereziki energia zinetikoko sistema eraginkorrak garatzeko saiakuntza-banku gisa diseinatutako bunker bat. Horiei guztiei esker, hango ikertzaileek puntako konponbide teknologikoak garatzen dituzte hainbat sektore estrategikotan (energiaren biltegiratzea, azken belaunaldiko fabrikazioa, sektore biomedikoa...).

Energia berriztagarrien alorrean, adibidez, IK4-TEKNIKERek CIGS (kobrea, indioa, galioa, selenioa/sufrea) hutseko teknologia garatzeko eta karakterizatzeko laborategi bat egin du eraikin berrian. Espainia osoan, bi laborategik bakarrik dute horrelako instalaziorik, eta energia berriztagarriak ikertzeko erabiltzen da.

Dokumentuaren akzioak