"Ingenios hidráulicos en Eibar. Molinos, ferrerías, barrenas, ruedas y centrales eléctricas" liburua laster sarean
2012/03/19
Ego Ibarrak kaleratuko duen 39. liburua, Koldo Lizarralde ikerlariak egin duen "Ingenios hidráulicos en Eibar. Molinos, ferrerías, barrenas, ruedas y centrales eléctricas", laster Internet-en eskuragai.
Marrazkia: Yulen Zabaleta
Lizarralde ikerlariak egin duen liburu horretan Eibarren izan diren errota, ola edo burdinola, barrena, errotarri eta zentral elektriko guztiak ematen dizkigu. Ez dira gutxi.
- Errotak: Azaldegui, Barreneko errotia, Isasi-Arkaxpe; Portalekoa; Ibarra; Loidi; Urkizu; Galarza; Azitainerrota; Apalategui; Matxaria;Txonta; Ezkaregi; Irunabe; Barrenetxe; Arispe Soroaen-Errota, Errotatxo eta Zubiaga
- Burdinolak: Isasikoa eta Ulsagako gabia edo forjatzeko makina.
- Barrenoak: Olaerriaga, Otaolako barrena-etxea, Otaolakoa, Ibarra, Urkizu, Erviti, Ibur eta Matxaria.
- Turtukiak edo gurpil hidraulikoak: Ibarbea, Ignacio Ibarzabalen fabrika, Loidiren tailerra, Urkizukoa, Urkizuko zerra hidraulikoa eta Apalategikoa.
Liburu hori Internet-en jarriko da, alde batetik PDF edizio gisa, eta bestetik e-pub erara, egun dauden gailu guztietan jasotzeko moduan.
Dokumentuaren akzioak