Joakin Gorrotxategi hizkuntzalari eibartarrari eman diote 2023ko Ikerkuntzako Euskadi Saria
Joakin Gorrotxategik azaroaren 7an jaso zuen 2023ko Ikerkuntzako Euskadi saria Gasteizen. Epaimahaikideek bere ibilbidea nabarmendu dute, baita ikertzaile eta irakasle gisa izandako bikaintasuna ere.
Ekitaldian, Eusko Jaurlaritzako lehendakariak, Imanol Pradalesek, Gorrotxategiren lan esparrua ezinbestekotzat jo zuen.
Eibartarrak 1982. urtean Filologia Klasikoko doktoretza bukatu zuen Salamancako Unibertsitatean, “Estudio sobre la onomástica indígena de Aquitania en relación con la de las zonas vecinas” tesiarekin.
Gorrotxategik ehun artikulutik gora idatzi, hitzaldi ugari eman eta tesi asko zuzendu ditu. Jakiunde Zientzia, Arte eta Letren Akademiako kidea da eta Euskaltzaindiako eta Espainiako Errege Akademiako urgazlea.
Web gune honetan hizkuntzalari eibartarraren biografia aurki dezakezue.
Dokumentuaren akzioak