Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Joseba Agirreazkuenaga historialariak esklabu-salerosketaren inguruan Eibarko Institutuko ikasleei eskainitako hitzaldia, sarean

2023/04/18
Esklabu-salerosketak XIX. mendean Euskal Herrian izan zuen isla eta gaiaren inguruko hausnarketa etikoa izan ziren hitzaldiaren zutabe.

Historialariak garbi utzi zuen iragana aztergai eta ikergai dela historialaientzat, baina etorkizunari begira ikertu eta idazten dutela, gaurko jendearentzako, ez iraganari begira; kontakizuna modu arrazoituan eta dokumentatuenean emateko zeregina eta erantzukizuna dutela, ezer asmatzen ibiltzeke.

Literaturarekin egin zuen konparazioa eta esan zuen esklabutzari buruz dagoen nobelarik interesgarrienetakoa Pio Barojaren Los pilotos de altura (1929) liburua dela, Mundakako kapitain baten egunerokoan oinarritua. 

Eibar XVI mendean sartu zen mundu-ekonomian, Elkanoren ondorioz mundua biribilagoa eta txikiagoa bihurtu zenean, eta euskal kostaldea eta Eibar gune-gunean jarri ziren, baita Europaren barruan ere. Historialariak esan zuen XIX. mendean esklabutza ohiko praktika zela, baina gaur egun ere badela;  zuriak zirela mundu horretan boteretsu eta nagusi; bi fenomeno nagusi gertatu zirela: iraultza liberala eta industriala, biak ikuspegi europearra erabiliz zabaldutakoak, eta esklabutza negozio handia zen, oso negozio indartsua.

Hortik abiatuta, Joseba Agirreazkuenaga historialariak, datuz datu eta dokumentuz dokumentu, hausnarketarako jarraibideak eman zizkien ikasleei.

Dokumentuaren akzioak