Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Juan Carlos Esturo perretxikolari eibartarraren liburua kalean

2009/07/13
Juan Carlos Esturo perretxikolari eibartarrak "Hongos. Manual para recolectar las principales setas y hongos comestibles de forma segura" liburua kaleratu du mikologian aditua ez den jende guztiari zuzenduta, perretxiko onak eta txarrak ondo bereizten jakiteko: 176 orrialde ditu, argazki eta dibujo askorekin lagunduta.

Juan Carlos Esturo eibartarra ingeniari teknikoa da lanbidez baina perretxikolaria zaletasunez. "Hongos. Manual para recolectar las principales setas y hongos comestibles de forma segura" liburua kaleratu du Txertoa argitaletxean mikologian aditua ez den jende guztiari zuzenduta, perretxiko onak eta txarrak ondo bereizten jakiteko. Hona hemen liburuak zer itxura duen:

Perretxikozalea kirolaritzat hartzen du eta eskuliburua kirolariak prestatzeko entrenamendu-plangintza bat legez atondu du.

Hiru atal nagusi ditu: aurrenik, jatekoak diren perretxikoak; perretxiko txarrak hurrenik eta azkenik jan daitezkeen perretxikoak biltzeko eta prestatzeko gomendiaok.

Guztira 176 orrialde ditu, argazki eta dibujo askorekin lagunduta. Liburua 14,50 euroan saltzen da.

Dokumentuaren akzioak