Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Juan Pablo Fusi Aizpurua historialariaren hitzaldiak emango die hasiera Eibarren bonbardaketaren 80. urteurrenaren ekitaldiei.

2017/03/29
Apirilaren 25etik 30era hainbat ekitaldi antolatu ditu Eibarko Udalak, aurten betetzen baita Eibarko bonbardaketaren 80. urteurrena, herriak bizi izan duen unerik latzena.

Juan Pablo Fusi historialaria EJko Lan Onari saria eman zioten egunean

Juan Pablo Fusi katedratikoak gerra zibilari buruzko hausnarketa sakona egingo du apirilaren 25ean Coliseoan emango duen hitzaldian. Bonbardaketaren inguruko lekukotasun zuzena utzi zuen Santiago Arizmendiarrietak bere Mis memorias (Ego Ibarra, 2016) liburuan (ikus 107-113 orrialdeak). Apirilaren 25ean bertan, “gerrazibilaeibarren” doako aplikazioan dauden hiri-ibilbideak deskargatu ahal izango dira.

Bestalde, tranpantojo bat egingo da Egogain kalean, bonba batek jo zuen tokian, Labaderokua gerra-babeslekuan, sasoi hartan O’Donell kalea, herriko labaderuak zeuden lekua

Apirilaren 28an, Coliseoan, Eibar 1937 . 80 urte hitzaldi dramatizatua eskainiko da, ondorengo parte-hartzaile hauekin: Jesús Gutiérrez historialaria, Nerea Arriola biolin-jotzailea, Biraka Dantza Taldea, Koro Gaztea, Kezka Dantza Taldea, Lekim animazioak, Itzamna eta herriko antzezleak.

Apirilaren 29an, gerra aurreko Eibarko planoa marraztuko da klarionez Untzaga plazan. Egun horretan, gauez, berriro eskainiko da Eibar 1937. 80 urte hitzaldi dramatizatua, oraingo honetan Untzaga plazan, harmailen aldean.

Azkenik, apirilaren 30ean, Cielito musika bandak kontzertu berezia emango du Coliseoan, gerrako filmetako soinu-banda ezagunak.

Dokumentuaren akzioak