"Euskal Herriaren eraikuntza gerra ostean: Eibarko herriaren berreraikuntza (1937-1957)"
Irudia: Zaloa Etxaniz (cc-by-sa)
Hona hemen Gerra Osteko Euskal Herrian Eraikintzea. Eibarko Berreraikuntza (1937-1957) lanaren laburpena, egileak berak egindakoa:
1937an, Guda Zibilarekin, Eibarko udalerri populatu eta industriala partzialki txikituta geratu zen. Jarraian, inprobisazioa, nahasketa, koordinazio eta mota guztietako baliabiderik gabe (ekonomiko, material zein gizakiena), erakunde eta partikularrek, batzuetan interes kontrajarriekin, berreraikuntza antzu eta geldoa hasi zuten, 1938tik 1957ra bitartean “Dirección General de Regiones Devastadas y Reparaciones” estatuaren instituzio berriak kontrolatu zuena. 1940an Regiones Devastadas-ek ondorengo urteetan garatu zen Hiribilduaren berreraikuntza plana egin zuen. Plan berriaren ardatza Ego ibaiaren estaltze eta bideratzea izan zen. Zabaltzeko aukerarik ez zuen herriarentzat, espazio gehiago irabazi nahi zen, berau modu erregular batean urbanizatuz eta industia, etxebizitza eta zerbitzuetarako lekuekin zonifikatuz. Bertan eraikinek dentsitate handiagoa onartzen zuten, eta baldintza higienikoak hobetzen zituen ordenantzak jarraitu behar zituzten. Halaber, ur hornikuntza, estolderia, argiztapena eta komunikazioa hobetzen zirelarik.
Planak Eibarren garrantzi industriala bermatu zuen. Alabaina, instituzioek ez zuten aurreikusi eta ezta garaiz erreakzionatu, espazio gabezia eta gero eta garrantzitsuagoa zen hazkunde ekonomiko eta demografikoaren aurrean. Ondorioz, herriak behar zituen industria, etxebizitza eta zerbitzuak, desiragarria ez zen erritmoan eraiki ziren, zaharkitua, desegokia eta mugatua zen plan bat eta, nagusiki, industria eta ekonomiaren interesak jarraituz. Eta hala, gehiegizkoak baina nahikoak ez ziren industria eta, batez ere, etxebizitza pilaketa eman zen, defizitarioak eta garapen ez jasangarria baten arabera antolatu ziren zerbitzu, komunikazio eta urbanizazioekin; egungo Hiribulduaren konfigurazioa baldintzatu dutenak.
Bestalde aurtengo X. edizioaren gaia “Mendizaletasuna” da, eta urriaren 11n amaituko da proiektuak aurkezteko epea.
Dokumentuaren akzioak