Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Kezka dantza taldea Galesera joango da uztailean, Gerra Zibiletik ihesi euskal umeak errefuxiatu zireneko 85. urteurrenean; tartean, Eibarko 21 ume

2022/07/07
Uztailaren 14an eta 15ean Eibarko dantza-taldea Caerleon-Newporten izango da The Basque Children UK’37 elkarteak antolatutako biltzarrean dantza egiten.

Ezkerrean, Esperanza Ortiz de Zarate, Ingalaterrara bidalitako umeetako bat. Argazkia: Ego Ibarra (2012).

Aurten 85 urte betetzen dira Espainiako Gerra Zibilaren eraginez milaka ume Euskal Herritik erbestera bidali zirenetik. Horietako asko Britainia Handian egokitu ziren eta multzo handi bat ez zen inoiz etxera itzuli.

Gerrako ume erbesteratuek eta beren ondorengoek osatzen dute The Basque Children UK’37 elkartea, beraien bizitza goitik behera aldatu zuen gertaera oroitzeko bost urtetik behin biltzarra egiten duen elkartea.

Ikerketen arabera, Eibartik 21 izan ziren Ingalaterrara bidalitakoak, baina ziur aski beste izen asko geratu dira oraindik ikertzeke:

Alberdi Lesarri, Iñaki (zk.:877) Anguera Baqué, Francisco (zk.:3681) Anguera Baqué, Luis (zk.:3680) Bustinduy Junguitu, Andoni (Gernikan jaioa, zk.:1058) Cortázar Longarte, Felisa (zk.:3734) Cortázar Longarte, Miguel (zk.:3735) Cortázar Longarte, Félix (zk.:3736) Echeverria (Etxebarria) Olea, Jesús (zk.:4093) Echeverria (Etxebarria) Olea, Isabel (zk.:4092) Gárate Ezpeleta, Juan María (zk.:878)  Iraola Tellería, Milagros (zk.:234) Murga Munilla, Rafaela (zk.:1423, Burgosen jaioa) Murga Munilla, Esther (zk.:1424, Burgosen jaioa) Ortiz de Zárate Inchausti, María Pilar (zk.:379) Ortiz de Zárate Inchausti, Esperanza (zk.:380) Oyarzabal Landa, José María (zk.:3756) Oyarzabal Landa, Isabel (zk.:3755) Telleria Alberdi, Carmen (zk.:233) Telleria Alberdi, Ignacio (zk.:232) Zaldibar Oyanguren, Begoña (Otxandion jaioa, zk.:1304) eta Zubiaurre Bustinduy, Carmen (zk.:1499).

Enara García ikertzaileak Ego Ibarrarentzat 2012an egindako ikerketa-lanean oinarrituta, Ingalaterrara bidalitako fitxen fitxak Fundación Universitaria Española erakundean daude. Gainera, Eibarko Udal Artxiboak 1935eko errolda gordetzen du, duen balioagatik bere sasoian zaharberritu zena eta oso baliagarria beste iturrietan aipatzen diren izenen haurren jatorria egiaztatzeko.

Dokumentuaren akzioak