Kezka dantza taldearen koko-mokoak koko-eskean ibiliko dira otsailaren 22an
2025/02/21
Koko-dantzariek eta koko-mokoek Aratusteak ospatuko dituzte asteburu honetan, dibertsioa eta festa baserrietara eta kalera zabaltzeko.

2023ko koko-dantzak. Argazkia: Kezka Dantza Taldea
15 urte izango dira Kezka dantza taldeak ohitura honi ekin ziola, herrian euskal inauterien elementuak berreskuratu eta sustatzeko asmoarekin.
Eibarko inauterien berpizte ahalegina dela esan genezake; funtsean, nagusiengandik jasotako moldeak martxan jarri nahi izan zituzten, dantzak, kantuak eta jantziak berreskuratuta.
Hauxe da Kezka dantza taldeak larunbat honetarako, otsailaren 22rako, antolatu duen egitaraua:
- 9:00 Errebalen elkartuko dira
- 10:00-13:00 Aginako baserrietan. Oregizar (10:00), Arandoaurtena, Arandobarrena, Arandoguena eta Arandoetxeberri (11:00), Aginagañekua (12:00), Aginako plazan (12:30).
- 13:30-14:00 Mandiolako Mirafloresgoikoa eta Milatxori baserrietan.
- 18:45 Toribio Etxebarrian, Deportibo aurrean koko-mokoen elkartzea, koko-dantzak eta kantuak, Mauxitxa txarangak lagunduta eta kalejira hasiera. Ibilbidea: Toribio Etxebarria, Zuloagatarren, Fermin Calbeton, Untzaga, Toribio Etxebarria.
- 21:00 Deportibo aurrean azken koko-dantzak eta kantuak.
Koko-moko
zaria bete moko.
Gibel, gibel,
afarittarako.
Dirua baneuka,
patrikarako.
Dokumentuaren akzioak