Kezka taldea koko-eskean eta ate-joka ibiliko da Eibarren otsailaren 15ean, Gorosta eta Arrate bailaretan
![](https://egoibarra.eus/eu/albisteak/kezka-taldea-koko-eskean-eta-ate-joka-ibiliko-da-eibarren-otsailaren-15ean-gorosta-eta-arrate-bailaretan/@@images/dbc89cdf-6aca-4f79-b5e5-050b264d4a1a.jpeg)
Aratusteak, Eibar 2020. Egilea: Joseba Imanol Vilas.
Lehen agerraldia goizean goiz egingo dute merkatu plazan, eta, ondoren, bailara bi horietara abiatuko dira, goizeko 9etatik arratsaldeko 3etara.
Eibarko Aratosteetako aurtengo kartelak gure herriko koko-dantzariak eta koko-marruak islatzen ditu, inauteriaren sustraian oinarrituko pertsonajeak: mamarruak, burburixuak, masustak, aixerixak, hartza, Petra eta Maria, Don Eusebio, Kattalin eta Manuela, Batista kojua, Arrateko Ama-Birjina, Martin Perratzailia, sasi-kartia...
Arratsaldean, 19.00etatik aurrera, Anbulatorioko parkean bilduko dira eta ondoren Eibarko kaleetan ibiliko dira Elgoibarko Mauxitxa txarangak lagunduta.
Dokumentuaren akzioak