Koko-dantzak Eibarren: 10 urte Kezka Dantza Taldearen eskutik
Argazkia: Felipe Loiola - Kezka dantza taldea CC BY-SA
“Etengabeko aldaketek egiten dute tradizioa tradizio”: hala zioen taldeko arduradunetako batek; eta 2008an lehen aldiz egin zuten agerraldi hartan hauxe zioten: “Eibarko aratusteen inguruan erabili izan diren zenbait ohituretatik jaso ditugu su berria pizteko erabiliko ditugun txinpartak. Ohitura biziak ez ditugu horrenbeste ezagutu, baina Toribio Etxeberriak eta Juan San Martinek bildutakoek balio izan digute puzzle berrirako pieza zahar batzuk ere balio zezaketela konturatzeko”.
Eibarren ateratzen diren koko-dantzari eta koko-marruak herrikoak bertakoak dira, berezkoa dute eta bereziak dira. Hala gorpuztu ziren mamarruak; burburixuak; masustak; aixerixak; hartza; Petra eta Maria, Don Eusebio; Kattalin eta Manuela; Batista kojua; Arrateko Ama Birjina, Martin Perratzailia; sasi-kartia;… eta koko-dantzariak eta euren makil-jokoa.
Hona hemen 2017ko otsailaren 17ko egitaraua:
- 8:30 Merkatu plazan lehen agerraldia
- 9:00 – 15:00 Koko-dantzak eta koko-eskea Mandiola eta Gorosta aldeko baserrietan.
- 19:00-21:00 Zuloagatarren, Toribio Etxebarria, Untzaga, Kalbeton eta Plaza Barria kale eta plazetan koko-dantzak Mauxitxarekin.
Ikusi:
- Koko dantzen iragarpena eta azalpena (2008)
- Kezka Dantza Taldea eta Dantzan.eus webgunea
- "Eibar kantuz kantu" liburua
- Felipe Loiola eta Iñaki Zugastiren argazkiak
Dokumentuaren akzioak