Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Maiatza: ikuskizunez, ekitaldiz eta ospakizunez bete-betea.

2014/04/29
Aurtengo maiatzak sekula baino ikuskizun, ekitaldi eta ospakizun gehiago dakarzkigu: Santa Kurutzeko jaiak, Euskal Jaia, Argazkilaritza Maiatzean, Eskolarteko antzerkia, musika, Zuluagatarrei buruzko hitzaldia, Jabier Muguruzaren emanaldia, San Isidro jaiak, Dia Das Letras, Ikasten-en hitzaldiak eta ekitaldiak, antzerki-emanaldiak Centro Dramático Nacionalen eta Hika taldeen eskutik, zinea, dantza, Abontzako jaiak, paisagintza lehiaketa…

Argazkilaria: García de Marina

Azpimarratzekoa da aurtengo Argazkilaritza Maiatzean programa, Eibarko Klub Deportiboko Argazki taldeak antolatutakoa, Eibarko hainbat lekutan eta hile osoan zehar, zazpi erakusketatan banatutako irudi-bilduma zaindua ikusteko aukera emango diguna. Maiatzaren 2an, Portalean, emango zaio hasiera aurtengo edizioari Garcia de Marinaren hitzaldi batekin. Deportiboan bertan, maiatzaren 1etik 31ra “Argizaiola” lehiaketaren argazkiak, zein baino zein ederragoak, egongo dira ikusgai.

Argazki Taldeak berak Ambigú taberna, Portaleko taberna eta Untzagako Jubilatuen etxea hartu ditu bere argazkien erakustokitzat. José Ramón San José argazkilariak, 2013ko “Indalezio Ojanguren Saria”ren ohorezko saria jaso zuenak, Arrate Kultur Elkartearen Topalekuan erakutsiko ditu bere lanak maiatzaren 2tik 25era. Portaleko erakusketa aretoan, Portfolio Natural taldearen lanak eta Enric Pamiés eta García de Marina argazkilari entzutetsuen obrak egongo dira ikusgai. Bestalde, aurreko edizioetan bezala, estudio-argazkiak doan aterako dituzte eta argazkilari minutulariei dedikatutako txokoa ere eskainiko dute. Azkenik, ohiko Argazki Rally arrakastatsua ere antolatu dute.

Dokumentuaren akzioak