Maiatzaren 4an aurkeztuko da Eibarko Museoaren erakusketako arma- bildumaren katalogoa
Pieza bakoitzaren deskripzio zehatza Jose Luis Valenciaga Cruceleguik egin du, eta Iñaki Alberdi, Igor Goñi, Jose Maria Pelaez, Javier Iza-goñola eta Marta Gómez adituen testuak dauzka. 500 ale atera dira, Marina Barrenak, Museoko arduradunak, editatuta.
Museoan erakusten den arma bakoitzaren zehaztasun guztiak datoz jasota lan mardul honetan: armaren jatorria, pieza-mota, modeloa, kalibrea, tiro egiteko sistema, funtzionamendu-sistema, kargatzeko modua, segurtagailu-mota, serie-zenbakia, kanoiaren luzera, pisua, fabrikatzailea, neurriak, eta iruzkin argigarriak. Historian zehar funts honen inguruan egin den laugarren katalogoa da — aurrekoak, 1914ko katalogoa, 1964koa eta 1984koa—, baina oraingo honetan ez dira jasotzen Museoaren funts guztiak, erakusketan daudenak baizik.
Euskarazko bertsioa Elhuyarrek egin du eta hemendik denbora gutxi barru eskegiko da sarean. Alfontso Mugika izan da lanaren ardura bere gain hartu eta katalogoaren 270 fitxa horiek euskaratu dituena.
Azkenik, hauexek ditugu liburuan erabili diren argazki-funtsak eta argazki-egileak: Eibarko Udal Artxiboa, Armagintzaren Museoa. Josu Torrealday, José Luis Valenciaga eta José Valderrey.
Dokumentuaren akzioak