Mario Onaindiaren dokumentazio guztia Eibarko Udal Artxibora
Mario Onaindia
Gaur egun, Mario Onaindia Fundazioak 207 kaxa ditu dokumentuekin; katalogatzen eta digitalizatzen ari direnak Kaxa horiek Eibarko Udal Artxiboan lagatzen joango dira prozesu hori amaitzen den neurrian eta gaur alde bien artean izenpetutako akordioaren ondorio gisa. Horrez gain, beste 32 kaxa ere badaude dokumentazioarekin; katalogazio-prozesuan oraindik hasi berriak. Beste funts garrantzitsu bat Fundazioaren ahozko artxiboa da: dagoeneko, esparruko politikoko 37 pertsonen elkarrizketak ditu eginda eta hori ere Eibarrera etorriko da.
Dokumentazio guzti hau gordetzeaz gain, Eibarko udalari lagatzeko helburu nagusienetako bat hedapenarena da. Alde horretatik, Fundazioari iruditu zaiona izan da Eibarrek aparteko Artxiboa duela, alde guztietatik begiratuta: garrantzizko fondoak edo funtsak ditu, instalazio egokiak, gauzak gordetzeko baldintza onak, Artxiboan bertan eta Sarean hedapena egiteko prestatuak.
Eibarren gaztetan bizi izan bazen ere, Mario Onaindia Natxiondo (Lekeitio, 1948ko urtarrilaren 13a - Gasteiz, 2003ko abuztuaren 31a) lekeitiarra zen jatorriz. Euskal politikaria, idazlea eta ETAko kidea izan zen; hausturaren ondoren ETA(pm)koa. Euskadiko Ezkerraren sortzaileetako bat, hura desagertzean, Partido Socialista de Euskadi-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE) taldeko legebiltzarkidea. Idazle legez ondoko lanak aipatu behar dira Grand Placen aurkituko gara (Grand Place), Gau ipuinak, Gilen Garateako Batxilera, Carta abierta sobre los prejuicios nacionalistas, Guía para orientarse en el laberinto vasco, La construcción de la nación española eta El precio de la libertad.
Dokumentuaren akzioak