Martxoaren 8an, Goi Argi emakumeen elkarte eibartarraren fundatzaileak gogoan.
Goi Argiren Gabonetako Tonbola. Besteak beste Aurora Echaburu, Mª Teresa Telleria, Mercedes Kareaga, Miren Mendicute, Carmen Apellaniz, Celia Murua, Mertxe Juaristi… Argazkia: Gantxegi-Juaristi Funtsa (Ego Ibarra).
Emakumearen prestakuntza helburutzat hartuta fundatu zuten elkartea. Horretarako, Kareagaren ekimenari esker, emakume talde bat elkartu, mailegua eskatu eta lokal bat erosi zuten Toribio Etxebarria kalean; egoitzak ateak zabaldu zituenerako elkarteak 600 bazkide zituen. Aurreneko bilkuran, 1951ko martxoaren 1ekoan, Julia Sarasqueta azaltzen da elkarteburu, Josefina Orbea idazkari, Maritxu Irusta diruzain eta Tere Ganchegui eta Francisca San Miguel bokal.
Asko izan ziren Elkartea fundatzeko adorea izan eta ekimena aurrera eraman zutenak: Maria Dolores Aguirre, Sabina Araquistain, Miren Arriaga, Miren Azcarraga, Conchita Basauri, Antonia Bascaran, Alicia eta Amaya Bergareche, Mercedes Careaga, Mertxe Careaga Guisasola, Herminia Errasti, Elena Franco, Maritxu Ganchegui, Nieves Iriondo, Mercedes Juaristi, Felisa Loyola, Teresa Muñoz, Jesusa Retolaza, Maria Asunción Solozabal, Vicenta Trocaola eta Elena Unceta ditugu aurrenenetakoak; baina baita beste hainbat ere, besteak beste Ana Maria Aguirre, Angelita eta Carmen Apelllaniz, Maria Paz Ariznabarreta, Arrate Arriaga, Begoña Artamendi, Maria Teresa Azcoaga, Hermenegilda Barrenechea, Adelaide Boneta, Maria Carmen Bourtthoumie, Cristina Gallastegui, Dora Guridi, Elena Guruceta, Lorea Lasa, Arrate Suinaga, Maria Larrañaga, Elisabet Santa Cruz, Mari Carmen Zabala…
Eibarren asmo asko atera ziren aurrera Goi Argiren eskutik. Horien artean aipatzekoa da Elkarteak urtero antolatzen zuen tonbolan batutako diruari esker Jardiñeta kalean eraiki zen haurtzaindegia. Herriko beste hainbat elkarterekin ere beti jardun izan du elkarlanean (Gurutze Gorria, DYA, Klub Deportiboa…).
Gaur egun Lourdes Izagirre da elkarteburu, eta, Maria Esther Alonso, Miriam Palacios eta Maria Teresa Azcoagarekin batera, 50eko hamarkadan sortutako Eibarko lehenengo emakume-elkartearen zuzendaritza batzordea osatzen dute.
Gure gaurko ikuspegitik zaila zaigu irudikatzea “norberaren gela” izateko egin behar izan zuten ahalegin itzela frankismoaren urte ilun haietan, gauzarik txikienerako ere aitaren edo senarraren sinadura beharrezkoa zen garaian.
Dokumentuaren akzioak