Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Mercedes Kareaga Bekaren lanak aurkezteko epea urriaren 31n amaituko da.

2022/10/07
Aurreneko edizioaren bigarren deialdiak Mercedes Kareagaren biografia du ikergai.

Mercedes Kareaga, Kepa Enbeita “Urretxindorra” eta Manuel Eguileor alboan dituela. Argazkia: Indalezio Ojanguren (guregipuzkoa).

Egun horretarako aurkeztu behar den proiektuak, gehienez ere, 15 orrialde (7 orri) izango ditu. Bertan azaldu beharko da lana nola burutuko den. Aldi berean, lanaren ikerketa-esparrua xehatu; aurrekariak eta gaiaren gaur egungo egoera azaldu; ikertzailearen edo ikerketa-taldearen aurreko esperientzia adierazi; helburuak zehaztu; materialak, baliabideak eta lan-metodologia konkretatu; lana garatzeko kronograma islatu; aurreikusitako emaitzak eta horien interesa balioetsi, eta bestelako finantzabiderik dagoen esan, horrelakorik balego.

Ikerlariek 20 hilabeteko epea izango dute lana amaitzeko eta denbora tarte horretan, lau txosten aurkeztu beharko dituzte, UPV/EHUk eta Eibarko Udalak osatutako batzorde mistoak lanaren jarraipena egin dezan eta ikerlariari edo ikerketa-taldeari egiteko nagusiaren ildoari buruzko gomendioak eman diezazkion, eta, hala, lanaren emaitza egokia izan dadin.

Oinarri guztiak ikusteko eta eskaerak egiteko orrialdea Eibar udal webgunean duzu

Eibarko Udalak helburu hauek bete nahi ditu bekarekin: tokiko historia hobeto ezagutzeko ikerketa sustatzea, ikerlanak generoaren ikuspegitik jorratzea, eta orain arte ia ikusezintasun ilun batean zegoen Mercedes Kareaga eibartarraren izena eta izana hedatzea. Azken finean, beka honekin Eibarko herriarentzat interes berezia duten historia arloko ikerketa-proiektuak sustatu eta zabaldu nahi dira

Dokumentuaren akzioak