"Newtonen sagarretik esku-pilota kuantikora", Juan Luis Ibarlucea
"Newtonen sagarretik esku-pilota kuantikora"
Juan Luis Ibarlucea Lascurain ingeniari eibartarraren Newtonen sagarretik esku-pilota kuantikora. Berrikuntza eta zientzia zabaltzen liburua laster kaleratuko du Ego Ibarra batzordeak bere “Eibarko Koadernuak” sailaren barruan, euren denbora ikerketa-lanak egitera zuzentzen duten herriko pertsonei eskaintzen zaien saila. Paperean eta edizio digitalean ikusiko du argia.
Modu didaktikoan, adibide gertukoenekin, edonork ulertzeko eran, egileak, tokikotik mundu zabalerakoa erakusten digu, gauza errazenetik korapilatsuenetara: industria berrikuntza, ikerkuntza eta zientzia modernoa dira liburuaren hiru ardatz nagusiak.
Liburuak, Teknikerreko adituen azterketa zientifikoa jaso du; jende guztiari zuzendutako lan bat da, eta esku-pilota bezalako adibideak erabiltzen ditu fisika kuantikoaren oinarrietako bat, aukeren gainezarpena, azaltzerakoan.
Ibarluceak, norbanakoaren arduragabetasunetik zientzia- eta teknologia-arloan parte-hartzailea den gizartera joateko bidea izan nahiko luke.
Dokumentuaren akzioak