Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Newtonen sagarretik esku-pilota kuantikora. Berrikuntza eta zientzia zabaltzen Juan Luis Ibarlucea eibartarraren liburua urtarrilaren 24an aurkeztuko da Armeria Eskolan

2013/01/17
Aurkezpena urtarrilaren 24an izango da 19:30tan Armeria Eskolan

Zientziaren zabalkunderako lan hau, Newtonen sagarretik esku-pilota kuantikora. Berrikuntza eta zientzia zabaltzen - De la manzana de Newton a la pelota vasca cuántica. Divulgando innovación y ciencia "Eibarko Koadernuak" sailaren barruan kaleratzen du Ego Ibarrak eta lau formatu hauetan editatu du: alde batetik paperean, eta bestetik, PDF, mobi eta epub edizio digitaletan. Aurkezpen ekitaldian alkateak, Juan Luis Ibarlucea egileak, Alejandro Bengoa Teknikerreko zuzendari nagusiak eta José Luis Novoa Armeria Eskolako zuzendariak hitz egingo dute. 

Ego Ibarra batzordeak koordinatu eta zuzendu du lan guztia baina, horretarako, ezinbestekoa den bezala, testua Teknikerreko adituen galbahetik pasatu da. Azala Nerea Isasik egin du; marrazkiak Juan Luis Ibarluceak egileak berak egin ditu eta itzulpena Asier Etxaburua eta Amaia Rodriguezek egin dute.

Indizea

  • EGILEAREN ATARIKOA
  • 1. TOKIKOTIK MUNDU ZABALERA 
  • 2. INDUSTRIA BERRIKUNTZA
  • 2.1. INDUSTRIA KUDEATZEKO METODOAK BERRITZEA
  • 2.2. PRODUKTUAK BERRITZEA
  • 2.3. FABRIKAZIO PROZESUAK BERRITZEA
  • 3. IKERKUNTZA ETA BERRIKUNTZA TEKNOLOGIKOA
  • 3.1. XXI. MENDEKO MEDIKUNTZA
  • 3.2. ROBOTIKA
  • 3.3. ETORKIZUNEKO LANTEGIA
  • 3.4. ETORKIZUNEKO GARRAIOA
  • 3.5. ENERGIA BERRIZTAGARRIAK
  • 4. ZIENTZIA MODERNOA
  • 5. MATERIAREN BARRUALDEA
  • 6. ERLATIBITATEA
  • 6.1. ABIADUREN ADIZIOA
  • 6.2. ALDIBEREKOTASUNAREN ERLATIBITATEA
  • 6.3. DENBORAREN DILATAZIOA
  • 6.4. GRABITAZIOA ETA DENBORA.
  • 6.5. LUZEREN UZKURDURA
  • 6.6. ARGIAREN IBILBIDE ZUZENA
  • 6.7. ABIADURA ETA GORPUTZEN MASA.
  • 6.8. MASA ETA ENERGIA
  • 7. FISIKA KUANTIKOA
  • 7.1. ARTEKA EDO KANAL BIEN ESPERIMENTUA.
  • 7.2. ZIHURGABETASUN PRINTZIPIOA
  • 7.3. ELKARRI LOTZEA
  • 7.4. ZER DAKARKIGU FISIKA KUANTIKOAK
  • 8. ETA GERO… ZER? 
  • BIBLIOGRAFIA

Dokumentuaren akzioak