Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Newtonen sagarretik esku-pilota kuantikora. Berrikuntza eta zientzia zabaltzen liburua paperean, PDF, mobi eta epub formatuetan aterako da.

2013/01/23
Liburuak ezagutza jende guztiarengana hedatzea du helburu.

Eibarko Armeria Eskolaren aurreneko harria jarri zela 100 urte betetzen diren hilean (1913-01-06) aurkeztuko da Juan Luis Ibarlucea Lascurain ikasle-ohiaren liburua, Eskolan bertan, bihar, osteguna (hilak 24), iluntzeko 19:30etan.

Liburuak 8 atal nagusi ditu (Tokikotik mundu zabalera, Industria berrikuntza, Ikerkuntza eta Berrikuntza teknologikoa, Zientzia modernoa, Materiaren barrualdea, Erlatibitatea, Fisika kuantikoa eta Gero...zer?) baina nabarmenena, egileak, Fisikaren gauzarik zailenak azaltzeko hartu dituen etsenpluak dira. Esate baterako, esku-pilota eta fisika kuantikoa: “Adibide hori gure ‘ikuspegi kuantikoari’ aplikatuz, esan genezake, hain justu ere sakalariak pilota jo aurretik, orduantxe gertatzen dela aukeren gainezarpena, hau da, pilotak, frontisak eta kantxako jokalekuak dituzten muga horien barruko balizko egoera guztiak har ditzakeela. Errestalariak sakalariari begiratzen dionean haren jarduera ikusteko, begiratu ondoren, desagertzen dira zabaldu diren aukera guztiak , eta benetako egoera material bakarrean jartzen du arreta, pilotak norabide eta abiadura jakin bat hartzen baititu; egoera horri egin beharko dio aurre pilota eta eskua elkar daitezen saiatuz, eta bere energia eta norabide egokia bilduko dituen pilotakada batekin erantzun beharko du.”.

Azken finean, ezagutza da egileak jendeari transmititu nahi diona.

Deskargatu liburua.

Dokumentuaren akzioak