Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

"Orbea" fabrikak aurten 175. urte betetzen dituenez pelikula bat kaleratuko du lantegiaren historia laburbildu nahian

2015/07/30
"4 elementu: lurra, airea, ura eta sua" izeneko film horretan hainbat irudi eder jasoko da, horietako asko Eibarko Udal Artxibokoak eta Eibarko Udalaren "Eibar Industrial" pelikularenak.

Orbea lantegiko 430 behargin 1913. urtean. Eibarko Udal Artxiboa. Archivo municipal de Eibar. Castrillo Ortuoste Fondoa.

Orbeak, 1840an sortu zenetik, denboraren joanarekin batera garapen handia izan du gaur den marka hori izatera arte. Eibarren sortua, lehenengo urteetan armak egiten zituen. Lehen Mundu Gerraren amaiera inflexio-puntu bezala hartuta Orbearen historia ere orduantxe aldatu zen eta bizikleta munduan murgildu zen. Historia osoa 4 zatitan kontatzen da naturaren 4 elementu nagusietan oinarriturik: “Lurra”ren atalak ingurunea hartzen du aintzat; “Airea”-k aldiz tailerra eta pertsonak; “Ura”-k produktuarekin du lotura eta “Sua” deritzon zatiak kirola eta lehia du gaitzat. Ikus-entzunezkoa irudi historikoekin eta protagonisten kontakizunekin osatzen da, 175 urteko ibilbide luzea 35 minututan bildu nahian.

Erabiliko diren irudietan –goian esandako Eibarko Udalaren irudiez gain- Javier Alday familiarenak, Susana Beltrán de Heredia-Solluberenak, Antonio Valverderenak, Antonio Sarasuarenak, Serafin Esnaolarenak, Xabier Matarranzenak, eta Nuria Ruiz Cabestanyrenak ditugu.

Orbea y Compañía lantegia 1860an sortu zuten Jacinto, Valentín eta Juan Orbea anaiek. 1909an lantegiak 16.500 eskopeta (tiro bakarrekoak eta bikoak) eta hainbat motatako 35.000 rebolber egin zituen.

Dokumentuaren akzioak