"Oroimenaren geruzak" ikus-entzunezkoa apirilaren 12an plazaratuko da “Mis Memorias” liburuaren aurkezpen ekitaldian.
"Oroimenaren geruzak" dokumentalaren karatula
Dokumentu horrek –Javier Rodrigoren hitzaurreko izenburua hartu duena- 15 minutuko iraupena du. Beste gauza askoren artean, Arizmendiarrietak Klub Deportiboan izan zituen esperantoko ikasleetako baten lekukotasuna jasotzen du, Arrate Ibargutxirena; Toribio Etxebarriarekin Santiagok izan zuen gutun-truke hartako esperantozko testuen itzultzaileak, Aitor Arana, emandako iritzia; baita Antxon Narbaiza idazlearen eta Ane Izarra dokumentalistaren berbak ere.
Lan hori Badihardugu Elkarteak egin du Ego Ibarrarekin elkar lanean arituta eta batzordearen webguneko “Bideoak” atalean egongo da ikusgai.
Dokumentuaren akzioak