Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Roberto Etxeberria arropa diseinatzaile eibartarraren erakusketa Portalean.

2012/01/02
Diseinuaren alorrean denbora gutxian sari asko jaso dituen Roberto López Etxeberria diseinatzaile eibartarrak Portalean egingo du erakusketa 2012ko urtarrilaren 13tik otsailaren 5era bitartean.

Roberto López Etxeberria Eibarren jaio zen 1976. urtea baina 2005az geroztik Bartzelonan izi da. Moda Diseinuko ikasketak han egin zituen. Hasieran Serguei Povaguinen laguntzaile izan zen hainbat bildumatako erakusketa garrantzitsuetan (Gaudi 2005, Cibeles...) hartu zuen parte.

2008az geroztik bere firma propioa du, ETXEBERRIA. 2009ko Vigoko Pasarelan bigarren saria eskuratu zuen eta lehenengo saria Bilboko 2010eko edizioaren Creamodan. 2011ko otsailean Madrileko Cibelesen “La piel que habito” arropa-bilduma aurkeztu zuen eta bilduma onenaren L’Oreal saria jaso zuen. 2011ko irailean Vienan izandako Fashion Week-en ere bilduma hori erakutsi zuen. Irailean bertan, “Jour de Fête” bilduma aurkeztu zuen Cibeles pasarelan eta aurten ere L’Oreal saria eskuratu du.Urrian Brooklyn-en egon zen.

Orain Eibarrera dator bere lanaren zertzelada guztiak jendeari ezagutzera ematera: Portalen izango da urtarrilaren 13tik otsailaren 5era bitartean. Moda adituen esanetan, Etxeberria omen da arropa-diseinuan gorenera hel daitekeen diseinatzaileetako bat.

Dokumentuaren akzioak