Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

San Juan jaietan musika eta kale-antzerkia

2011/06/09
Eibarren, ekaina ekitaldiz betea izaten da beti, baina horrez gain aurtengo San Juan jaietan musika eta kale-antzerkia izango dugu nonnahi: Anari, Txarrena, Patxin eta Potxin, Trapu Zaharra, Deabru beltzak...

Musika arloari dagokionez ekainaren 17an, Untzaga plazan Anari eta Los Coronas izango ditugu; 18an, Txarrena eta ARNO dj.  San Juan egunean Ertzantzaren Musika Banda eta iluntzean mariatxiak. San Juan txiki egunean, Voces y Cuerdas taldea eta Cielito Musika Banda

Bestalde, ekainaren 17an.gaueko 10etan, “En la Lona” antzerki taldeak  EXODO antzezlana eskainiko du kalean.  Hilaren 22an, eguaztenean, umeendako antzerkia, Patxin eta Potxin-ekin. Ekainaren 23an,  Trapu Zaharra  taldearen eskutik “Camping Renove” eta 25ean  Tombs Creatius taldearen eskutik, "Colores monstruos" eta “Puck es una caravana” eta  “Parrandan” umeendako dantzaldia  Deabru Beltzak antzerki taldearen eskutik. 

Programa guztia eta azalpenak ondorengo bi dossierretan:

 

Dokumentuaren akzioak