Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Santakurutze jaiak 2015

2015/04/29
Soto eta Zubeldia bertsolariekin jaiei ekinera eman ondoren, festa giro ederrean amaituko dira jaiak asteburu honetan Mandiola bailarako ermitan.

1991eko Santakurutz eguna. Arrateko Don Pedro meza ematen. Argazkia: Antxon Agirre Sorondo (in memorian)

Santakurutzeko jaiak aspaldikoak dira; ermita bera ere ez da atzo goizekoa, 1862an azaltzen da hari buruzko lehenengo aipamen idatzia. 15,3 metro luze, 9 metro zabal, arkupe txiki bat aurrean eta ostean sakristia txiki bat, horixe da dena.

Ermitak denetik ezagutu dugu bere historian zehar: errezatzeko eta errogatibak egiteko leku izan zen bere sasoian, baina gerratea ere ezagutu du, latz ezagutu ere. Mandiola baserriko lursailean jasotakoa bada ere ermita auzokoa da, eta hura zaintzeko ardura hartzen dute Iturrao, Gisasola, Iturruaabeletxe, Mendiolaazpikoa, Mandiolaerdikoa, Mandiolagainekoa, Azpiri eta Sagarbitsa (Sagarbieta) baserrikoek, txandaka, hiru urtetik hiru urtera.

Aurtengo jaiak bertsoz hasi ziren zapatuan eta maiatzaren 2an eta 3an izango dute segida auzoko jai batzordeak antolatuta.

Ikusi programa.

Ikusi argazkiak

Dokumentuaren akzioak