Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

"Sostoa" Abesbatzaren liburua: 25. urteurrena

2010/07/05
Sostoa Abesbatzak, bere 25. urteurrena denez, liburu eder bat atera du. Liburu hori Eibarren jarriko dute saltzen hainbat lekutan.

Sostoa Maestoso Primo Tempo

Jose Luis Goikoetxeak egin du Sostoaren 25. urteurrenak gogora dakarzkigun liburua: Maestoso Primo Tempo. Liburu horretan, Eibarko abesbatzen historia guztia dator batuta.

Sostoa abesbatzaren liburu hori Eibarko leku hauetan egongo da salgai: Ayerbe liburudenda, Arkatz liburudenda, Poyales estankoa, Untzagako kioskoa (Casa del Pueblo azpikoa), Untzagako kioskoa (Guridi ondokoa), Iraolagoitia, Calbetón kaleko Gisasola estankoa, Txutxufletas, Mega liburudenda, Urkizuko estankoa, Julen liburudenda, Barrenako estankoa, "Solera" edo Susaeta estankoa eta Errebal kalekoa.

Prezioa: liburua bakarrik 15 euro; CDrekin batera 17 euro biak.

Dokumentuaren akzioak