Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Toribio Echevarría Sariak: Jaz-Zubiaurre enpresari eman zaio Eibarko enpresa ekimen nabarmenenaren saria

2013/05/09
Byhurcrystal eta Enigmedia izan dira aurtengo edizioaren sarituak.

Javier Zubiaurrek 1974ko maiatzaren 1ean patentatu zuen gailua. Patente asko daude Jaz-Zubiaurreren izenean.

Jaz-Zubiaurreri eman zaion sari berri horrek, Eibarri, modu zuzenean, tokiko garapen jasangarrian, jarduera estrategikoan, konpromiso sozialean, balioetan edo berrikuntzan, balore erantsi altua ematen dion enpresa edo tailerra omendu nahi du.

Ohorezko sari hau eman den lehenengo aldi honetan, 1924an, Domingo Zubiaurrek, mentu-zotzeko txarrantxa edo eskuila metalikoak egiteko sortu zuen enpresak jaso du. Aita Domingoren arrastoari segitu zion Javier Zubiaurre Ecenarro semeak, eta ez bakarrik segitu: hobetu eta handitu ere bai, ekoizpenean eta giza-baliabideetan sekulako indarra eman ziolako Asua Errekako tailerrari. Gaur egun, Eduardo Zubiaurre Ariznabarretak jarraitzen du Azitaingo industrialdeko tailer berrian, betidanik Zubiaurre familiaren eskuetan egon den enpresaren zuzendaritza-lanean; berrikuntza teknologikoa eta kudeaketaren hobekuntza etengabea gidari eta xede dituela.

Ez da "Toribio Echevarría saria" jasotzen duen lehenengo aldia: 2003. urtean, Jaz-Zubiaurrek "Sormenaren eta Berrikuntza Teknologikoaren" saria jaso zuen.

Aurtengo sarietan, "Enpresa berriak" atalean, Donostiako Enigmedia izan da saridunetako bat, informazio teknologia, elektronika eta ikus-entzunezkoen  ikerketa eta garapena zifratze eta enkriptazio soluzio pertsonalizatuetan espezializatua. Byhurcrystal izan da beste saritua, ikerketarako eta azalera zientzietarako kristal kurbatuak diseinatu, fabrikatu eta saltzen dituen enpresa. Teknologiaren alorrean Eibarko Atten2 enpresak lortu du saria de Eibar, sektore eolikorako on-line sentsoreen garapen eta merkaturatzea xede edo helburu duen enpresa. Eta azkenik, Natural Grip, Donostiako enpresa izan da saritua, kortxo partikulaz osaturiko produktu ez labankor eta itsaskorra egiteagatik

Dokumentuaren akzioak