Toribio Etxebarria sariak 2015
Toribio Etxebarriari ongietorria. Erdian Toribio Etxabarria; argazkian Arizmendiarrieta, Alberdi eta beste hainbat eibartar agertzen da. (1964, Getaria). Argazkilaria: Juan San Martin (guregipuzkoa)
Eibarren, 2008an, apustuetarako Kiroljokoa sortu zuten lagun haie, ziur aski ez zuten uste izango handik urte gutxi batzuetara 150etik gora behargin izan eta ezta Euskal Herri osoan zabalduko zirenik ere. Gaur egun, Kirolbet izenarekin, Azitaingo industrialdean dihardute lanean eta hedatzen doaz. Sarien XXV. urteurrenean Kirolbet-ek jaso du herriko enpresa ekimen onenaren saria.
Oharra: Hona hemen Toribio Etxebarriaren biografia (PDF).
“Ideia/Enpresa Proiektuak” kategoria.
IDEIA/ ENPRESA PROIEKTUAK SARIA:
- Deneb Medical: Laser bidez gidatutako zirugia sistema baten diseinua, garapena eta merkaturatzea
TEKNOLOGIA SARIA:
- InfectoScan. Diagnostikorako kontraste agentea, infekzio bakterianoak beste patología batzuetatik azkar eta zehatz bereiztu eta detektatzeko.
DIPLOMAK
- Kolagenozko kautxu termoplastikoa. Plastiko eta kautxu biodegradagarrizko produktuak.
- Capstesia osasun APPa. Aplikazio erraz, fidagarri, ekonomiko eta eskuragarria munduko edozein tokitarako.
- Bio-osasun sektorerako inplante biobateragarriak. Osasun sektorerako injektagarria den hidrogela, botikak kontrolpean askatzeko.
- Simple-neb lainoztagailu mediku berria. Botiken dosifikazioan egin daitezkeen akatsak sahiesten ditu eta erabilterraza da.
‘Enpresa berria’ kategoria
ENPRESA BERRIA SARIA
- Happick. On-line merkataritzarako mikrologistika zerbitzu berritzailea.
TEKNOLOGIA SARIA
- Idon systems. Kronometratze-sistemak diseinatu eta fabrikatu RFID teknologian oinarrituta.
NAZIOARTEKOTZE SARIA
- Vitia, euskarri mediko aurreratua.
DIPLOMA
- Rehub Health. Errehabilitazio zentroetarako erabateko konponbideak.
Dokumentuaren akzioak