Txomin Badiola, Peio Irazu, Juan Aizpitarte eta Asier Mendizabal eskultoreen pieza batzuk Eibarko Alfaartek egin ditu
Juan Aizpitarte: "Belle Epoque"
Alfaartek lan asko eta era guztietakoak egin ditu bere ibilbide motz bezain oparoan eta ez dira izaten gutxi Eibarko tailerrera sarritan etortzen diren ospe eta izen handiko eskultura-egile euskaldunak. Aurten, Txomin Badiolak (Bilbo, 1957) MUSACerako (Gaztela-Leongo arte garaikidearen museoa) pieza bat egin du; Peio Irazuk (Andoain, 1963) aluminioan eta brontzean egin ditu bere obrak Donostiako KMan izandako “Hondatu gabe bizi” erakusketarako; Juan Aizpitarte eskultoreak (Donostia, 1974) zibilizazioaren eta mundu basatiaren artean jartzen diren hesi horietako bat irudikatzen duen “Belle Epoque” izeneko obra egin du; Asier Mendizabalek (Ordizia, 1973) hormigoizko pieza bat egin du eskultura konstruktibistarekin nolabaiteko lotura duen lana.
Dokumentuaren akzioak