Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Txomin Badiola, Peio Irazu, Juan Aizpitarte eta Asier Mendizabal eskultoreen pieza batzuk Eibarko Alfaartek egin ditu

2011/12/12
Euskal eskultore ezagun askoak etorri dira Eibarrera euren piezak egitera: Txomin Badiola, Peio Irazu, Juan Aizpitarte eta Asier Mendizabal.

Juan Aizpitarte: "Belle Epoque"

Alfaartek lan asko eta era guztietakoak  egin ditu bere  ibilbide motz bezain oparoan eta ez dira izaten gutxi  Eibarko tailerrera sarritan etortzen diren ospe eta izen handiko eskultura-egile euskaldunak. Aurten,  Txomin Badiolak (Bilbo, 1957) MUSACerako (Gaztela-Leongo arte garaikidearen museoa)  pieza bat egin du;  Peio Irazuk (Andoain, 1963) aluminioan eta brontzean egin ditu bere obrak Donostiako KMan izandako “Hondatu gabe bizi” erakusketarako;  Juan Aizpitarte eskultoreak (Donostia, 1974) zibilizazioaren eta mundu basatiaren artean jartzen diren hesi horietako bat irudikatzen duen  “Belle Epoque” izeneko obra egin du;  Asier Mendizabalek  (Ordizia, 1973)  hormigoizko pieza bat egin du eskultura konstruktibistarekin nolabaiteko lotura duen lana.

 

 

 

Dokumentuaren akzioak