Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Udal Artxiboa 2011n: 1882 kontsulta, 235 mailegu, 7912 kopia eta 193 dokumentu-sarrera.

2012/02/10
Ezin uka Udal Artxiboa bizirik dagoenik: 2011. urtean 1882 kontsulta, 235 mailegu, 7912 kopia eta 193 dokumentu-sarrera. Horrez gain, 2000. urtetik hona 30.000 dokumentu baino gehiago digitalizatu ditu.

"Libro del Concejo. Memoria de los papeles (1589-1659)". Udal artxiboak zaharberritutako dokumentua.

Joan zen urtean, 2011, Eibarko Udal Artxibora 571 erabiltzaile hurbildu ziren. Erabiltzaile horiek 1.567 kontsulta egin zituzten hainbat  udal dokumenturen inguruan; kontsulta horiek gehienak udal erabakiekin edo akordioekin, hirigintza-proiektuekin, obra partikularrekin eta estatistikarekin lotutakoak ziren. Udal barruko sail edo ataletan 239 espediente utzi ziren maileguz. Aldi baterako erakusketetarako 6 izan  ziren mailegatutako espedienteak. Urte horretan Artxiboan 66 instalazio-unitate (kaxa, karpeta, legajo...) sartu ziren ondoko Sail edo Atal hauetakoak: Idazkaritza, Antolaketa eta Pertsonal Saila, Kontratazio Atala eta Alkatetza.

Kontsulta gehienak -1.214- bertara etorrita egindakoak izan ziren; Artxiboaren instalazioetan bertan egindakoak; gehienak, eibartarrak. Horiez gain beste 353 kontsulta ere egin ziren, gehienak posta elektroniko bidez egindakoak.

Udal funtsen dokumentazioak balio izan du “Juan San Martin” Bekaren esparru barruan egin den Euskal Herriaren eraikuntza gerra ostean: Eibarko herriaren berreraikuntza ikerketa-proiekturako eta Eibarko Emakumeak libururako, Arantza Lasa eibartarrak egindakoa eta Ego Ibarra batzordeak kaleratutakoa.

Bestalde, Udal artxiboak 20 urte baino gehiago darama hiriko historiaren dokumentu historiko esanguratsuenak eta garrantzizkoenak berreskuratzeko programa garatzen. Horien artean azpimarratzekoak dira 1600. urtetik 1900. urtera bitarteko Udal Akta Liburu guztiak (40);  San Andres elizako Erdi Aroko koru-liburua edo Antifhonarioa (kristau liturgiari berezkoa zaion melodia motza, latinez kantatzen zena), Eibar eta Soraluze-Placencia de las Armas-en arteko hitzarmenaren eskriturak, eta Eibarko hiria berreraikitzeko planoa, Laureano Uzkangak egindakoa eta Eibarren gerrate zibilean izandako gertakizunen inguruko hirigintzaren lekukotasuna jasotzen duena.

Azkenik esan 2000. urtean martxan ipini zela Udal Artxiboaren digitalizazio-plana. Orain arte 30.000 dokumentu baino gehiago digitalizatu dira, agiriak betiko gordetzeko eta dokumentu-ondare hori hedatzeko.     

Dokumentuaren akzioak