Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Udal Artxiboa: inaugurazio ofiziala eta bisita gidatuak

2010/01/15
Udal Artxibo berria ostiral honetan, urtarrilak 15, inauguratuko da eta urtarrilaren 18tik 29ra, goizetik, bisita gidatuak izango dira herriko talde eta elkarteentzat.

Eibarko udal artxiboa

Udal Artxibo berria, ostiral honetan, urtarrilak 15,  inauguratuko da, eta urtarrilaren 18tik 29ra, goizetik, bisita gidatuak izango dira herriko talde, batxilergoko ikasleentzat eta elkarteentzat.

Udal Artxibo berriak hainbat gela ditu. Agiriak edukitzeko lau gordailu nagusi daude eta horietako bakoitzak airea girotzeko instalazioa du; administrazio-lanetarako lanleku bi daude; irakurketa, kontsulta eta ikerketa-gela bat (240 metro koadrokoa) eta historia- eta artxibo-gaien inguruko funts bibliografiko bat, non liburu gehienak Eibarko hiriarekin lotutakoak diren.

Bisita gidatuetan Artxibo osoa barrutik ezagutu ahal izango da baina horrez gain hainbat dokumentu ere agerian izango dira (zerrenda PDF formatuan). Batzuk aipatzearren: "La Mano Negra"ren mehatxu orria, Bustinduy etxea edo Errege Etxearen planoak,  Errepublikaren aldarrikapenaren dokumentuak, argazkiak... 

Eibarko udal artxiboa

 

 

 

Dokumentuaren akzioak