Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Urtarrilaren 31n, domeka honetan, amaituko da hiru logotipoetatik bat aukeratzeko epea

2021/01/29
Herriaren 675. urteurrenaren logotipo-lehiaketaren hiru finalistak herritarren bozkaren zain daude.

Logotipoak Udalaren webgunean daude (www.eibar.eus) eta bozketan 14 urtetik gorakoek har dezakete parte, baldin eta botoa ematen duten egunean Eibarren erroldatuta badaude. Formularioa bete eta hiru logotipoetatik bat aukeratzea baino ez da egin behar. 

Hala ere, pertsona bakoitzeko boto bakarra onartuko da, eta boto bat baino gehiago emanez gero, lehengo botoa hartuko da baliozkotzat eta besteak ez dira aintzat hartuko. Udalak berak egiaztatuko du baldintzak bete diren, hau da: adinaren baldintza eta erroldarena.

Dokumentuaren akzioak