Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

XIX. Aste Soziala Eibarren, "Kapitala/Lana lehia krisi honetan"

2011/05/18
"Rikardo Alberdi" XIX. Aste Sozialean, Inmaculada Gallastegui, Tomas Arrieta eta Angel Toña adituak izango ditugu Eibarren maiatzaren 23an, 24an eta 25ean.

Tomás Arrieta, Argazkia: Noticias de Alava

Elizbarrutiko Idazkaritza Sozialak antolatuta, Inmaculada Gallastegui katedradunak “Krisi Ekonomikoa eta Lan Merkatuan duen eragina”z hitz egingo du; Tomas Arrieta eibartarrak -Lan Harremanetarako Kontseiluko lehendakariak- "Gizarte Segurantza eta Lan Errefoma" izango du hizpide, eta Angel Toña irakasleak “Agente Ekonomiko eta Sozialak Krisiaren aurrean eta testuinguru honetan hartutako neurriak” azalduko ditu.

Oraingo honetan krisia gehien pairatzen ari den sektorearen inguruko gogoeta izango da ardatz nagusia: produkzio sektorea, baina batez ere pertsonak izango dira kontuan hartuko direnak, krisiak pertsonengan duen eragina. 

Hitzaldi guztiak Portalean izango dira, arratsaldeko 19;30etan.

 

Dokumentuaren akzioak