XIX. Aste Soziala Eibarren, "Kapitala/Lana lehia krisi honetan"
Tomás Arrieta, Argazkia: Noticias de Alava
Elizbarrutiko Idazkaritza Sozialak antolatuta, Inmaculada Gallastegui katedradunak “Krisi Ekonomikoa eta Lan Merkatuan duen eragina”z hitz egingo du; Tomas Arrieta eibartarrak -Lan Harremanetarako Kontseiluko lehendakariak- "Gizarte Segurantza eta Lan Errefoma" izango du hizpide, eta Angel Toña irakasleak “Agente Ekonomiko eta Sozialak Krisiaren aurrean eta testuinguru honetan hartutako neurriak” azalduko ditu.
Oraingo honetan krisia gehien pairatzen ari den sektorearen inguruko gogoeta izango da ardatz nagusia: produkzio sektorea, baina batez ere pertsonak izango dira kontuan hartuko direnak, krisiak pertsonengan duen eragina.
Hitzaldi guztiak Portalean izango dira, arratsaldeko 19;30etan.
Dokumentuaren akzioak