Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

XVII. mendeko kantu-liburuen inguruan Jon Bagües musikologoak San Andres elizan eman zuen hitzaldia Ego Ibarraren Youtube kanalean dago

2022/02/17
Eibarko parrokiako kantu-liburuen historia ezagutaraztea da asmoa.

Jon Bagües

Joan zen otsailaren 12an jarri ziren ikusgai San Andres parrokiako altxorrik preziatuenetako batzuk:  XVII. mendeko 13 kantu-liburu eta geroxeagoko beste kantu-liburu bat.

Ederto asko azaldu zuen Jon Bagues musikologoak kantu-liburuen historia eta, orokorrean, eliz musikaren historia bera ere. Ego Ibarrak, altxor horien historia ezagutarazteko asmoz, Youtubeko kanalean jarri du hitzaldiaren bideoa.

Dokumentuaren akzioak