Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

"Zientziaren eta Berrikuntzaren hiria" titulua urtarrilaren 13an entregatuko diote Eibarri.

2011/01/11
Eibarren “Zientziaren eta Berrikuntzaren hiria” izendapena edo titulua jasoko du 2011ko urtarrilaren 13an CSIC-en Areto Nagusian Espainiako Printzeak buru izango dituen ekitaldi batean.

Eibarrek herriko hainbat eragileren, eta enpresen laguntza eta erakunde pribatu zein publikoen sostengua jaso du izendapenaren alde egiteko orduan: S.D. Eibar-Futbol Taldea, Grupo Alfa,  Codesyntax, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Adineko Pertsonen Kontseilua, Foru Aldundia, Tekniker, Debegesa,El Corte Ingles, Armeria Eskola, UEU,  Eibarko Egoitza-Hezkuntza Esparrua, Bic-Berrilan, ... Eibarrekin batera titulu hori  3 urterako eskuratu duten 20.001etik 100.000 biztanleren arteko  gainerako herriak hauexek izan dira:  Avilés (Asturias); Cerdanyola del Vallès, Manresa, Sant Boi de Llobregat eta Viladecans (lau horiek Kataluinakoak); Cáceres; Almendralejo (Badajoz); Rivas Vaciamadrid eta Tres Cantos (Madrid).

Hamar herri ertain horiek eta gainerakoak (herri txikiak -20.000 biztanlera arte, Ermua tartean- eta herri handiak -100.001 biztanletik gorakoak, Donostia barne) INNPULSO sarean barneratuko dira udalen arteko elkarlana eta hartu emana sendotzeko; hiru urterako eskuratu dute izendapen hori, eta denbora tarte horretan garapenaren alorrean egiten duten lana erabakigarria izango da izendapen hori berrizteko edo kentzeko orduan.

Hiru urte horietan, I+D+i esparruaren barruan hainbat bentaja izango dituzte: izendapenari dagokion ikurra erabiltzea, Sarean sartzen diren udalerrien artean proiektuak elkar lanean egitea, turismo zientifikoari buruzko MICINN-MITYC  proiektuan barneratzea, garapenarekin lotutako nazioarteko ekitaldietan hiriaren izena hedatzea, hiri horiek lehenestea instalazio teknologikoak eta zientifikoak jartzerakoan edo PIDI sarearen nodoak ipintzerakoan, eta azkenik, hiri horiei lehentasuna ematea ikerkuntzaren alorreko topaketak, bilerak eta kongresuak egiterakoan.

Dokumentuaren akzioak