Zuazua, Mandiola eta Palacin: Makailuaren kofrade berriak.
2009/11/27
Domeka honetan, merezimendu handiko hiru eibartar -Enrike Zuazua matematikaria, Miren Mandiola medikua eta Pedro Palacin akordeoilaria- Makailuaren Kofrade izendatuko dituzte.
Miren Mandiola doktorea
Azaroaren 29an, domekan, Makailuaren Kofradiaren XVI. Kapituluan Ohorezko Kofrade izendatu eta zin egingo dute hiru eibartar hauek: Miren Mandiolak, Enrike Zuazuak eta Pedro Palacínek.
- Miren Mandiola Arizmendiarrieta, Donostiako Quiron klinikako Laguntza bidezko Ugalketa eta Genetika laboratorioaren zuzendaria.
- Enrike Zuazua Iriondo, Matematika Aplikatuko katedraduna eta une honetan matematikaririk onenentzat hartzen dena.
- Pedro Palacin Iriondo, Akordeoi irakaslea eta orkestra zuzendaria.
11,30etan ongietorria eskainiko zaie eta Untzagako Jubilatuen egoitzaraino desfilatuko dute denek; han izango da zin egitea 12:30etan.
Dokumentuaren akzioak