Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Zuloagaren jaiotzaren 150. urteurrena (1870-2020) Eibarren.

2020/11/20
Inoiz ikusi ez den “Arrateko itsua” koadroa, margolanak herriko dendetan eta lau dokumental. Horiexek dira Eibarren izango diren ekitaldiak.

Ignacio Zuloaga (Eibar, 1870 - Madril, 1945)

San Andres egunean, azaroaren 30ean, Eibarko parrokian Arrateko itsua margolana ikusteko aukera izango da, arte-liburuek aipatu arren, jendaurrean orain arte sekula ikusi ez den koadroa, Zuloagak 16 urte zituela pintatutakoa eta Fundación Zuloagak Chicagon  aurkitu eta duela denbora gutxi erosi duena.

Bestalde, herriko arropa-dendetan, margolariaren lana hedatzeko eta tokiko merkataritzaren alde egiteko jarriko diren margolanen kopiak zortzi museo edo erakunde hauetatik etorri dira: Fundación Zuloaga (Zumaia), Museo Nacional de Arte Reina Sofia, Museo Ignacio Zuloaga (Pedraza), Universidad Complutense de Madrid, Museo Carmen Thyssen Málaga, Bilboko Arte Ederretako Museoa, Real Academia de Bellas Artes de San Fernando eta Museu Nacional d’Art de Catalunya. 

Eibartarrek aukera ederra dute dendetan jarritako margolanen izena asmatu, dendan txartela eskatu, bete eta margolana dagoen dendan txartela lagata, abenduaren amaieran egingo den zozketan parte hartu eta 100 euroko bonoa irabazteko; Dendarien Elkartearen laguntzarekin antolatutako ekimena da.

Gainera, Zuloaga barne-barnetik. Los Zuloaga de Eibar izenburupean egindako lau dokumental hauek eskegiko dira sarean: Los valores de los Zuloagas y la cuestión social, Ignacio Suárez-Zuloaga adituaren eta Sara Hidalgo EHUko irakaslearen eskutik; Zuloaga eta Euskal Herria eta Zuloaga eta euskal margolariak, Ismael Manterola EHUko irakaslearenak; eta, azkenik Zuloaga-etxea, lugar de encuentro de intelectuales Margarita Ruyra de Andrade adituak eskainia. 

Ignacio Zuloagaren sustraiak, nazioartean ospea lortu zuen margolari izatera eraman zuten balioak, Kontadorekua etxeko Eibarko artisauen familia horretan daude.

Ignacio Zuloaga (1870-2020) - Zezenketa Eibarren

Dokumentuaren akzioak