Amuategi batailoia
Gerra zibila piztu zen egun berean antolatu zen Eibarren Amuategi batailoia. Eibarko sozialista ezagun baten izena hartu zuen (Akilino Amuategirena), eta sozialistek eta komunistek osatu zuten. Sei hilez jardun zuen Arrate-Akondia-Karakate frontea defendatzen. Eibartik alde egin behar, eta Bilbora joan ziren milizianoak; handik Santanderrera eta gutxi batzuk Asturiasera. Asko eta asko gerran zaurituta edo fusilatuta hil ziren; beste askok alde egin behar izan zuten, Frantzia eta Ameriketara. Bildumako kodea: Cand021.
Jatorrizko tamainako irudia: 52 KB | Ikusi Deskargatu
Dokumentuaren akzioak