Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Amuategi batailoia

Gerra zibila piztu zen egun berean antolatu zen Eibarren Amuategi batailoia. Eibarko sozialista ezagun baten izena hartu zuen (Akilino Amuategirena), eta sozialistek eta komunistek osatu zuten. Sei hilez jardun zuen Arrate-Akondia-Karakate frontea defendatzen. Eibartik alde egin behar, eta Bilbora joan ziren milizianoak; handik Santanderrera eta gutxi batzuk Asturiasera. Asko eta asko gerran zaurituta edo fusilatuta hil ziren; beste askok alde egin behar izan zuten, Frantzia eta Ameriketara. Bildumako kodea: Cand021.
Amuategi batailoia
Jatorrizko tamainako irudia: 52 KB | Irudia ikusi Ikusi Irudia deskargatu Deskargatu

Dokumentuaren akzioak